Gasteizko Udal Musika Bandak, Luis Urduñaren zuzendaritzapean, zerua – espazio fisiko, sinboliko eta espiritual gisa – soinu-protagonista bihurtzen duen programa bat aurkeztu du. Kontzertu hau Musikagileak entitatearekin lankidetzan egin zen, eta ibilbide bat marrazten du mitologiaren eta mistikaren artean, antzinakoaren eta garaikidearen artean, naturazkoaren eta traszendentziaren artean.
Hasi Cathedrals-en soinuzko arkitektura eta proportzio urrezkoarekin –Gabrieliren musika espazialaren oroitzapen neorrenazentista bat da lan hori-, eta Johan De Meij-en Echoes of San Marco lanaren oihartzun liturgiko eta handientsuetaraino, errepertorioa Jon Esnaolaren Ortzi lanarekin estekatzen da, zeina zeruko fenomenoei eta euskal jainkoari buruzko poema sinfoniko bat baita, non banda sinfonikoaren hizkerak folklorearekin eta euskal mitologiarekin hitz egiten baitu. V-G Musik Lab + Musikagileak sormen-laborategitik sortutako estreinaldi erabateko batek osatuko du programa, egungo sormenarekiko konpromisoa sendotzen duelarik.
Kontzertu honek begiak altxatzera eta zeruko katedral ikusezinekin amets egitera gonbidatzen gaitu.
Zuzendaria: Luis Orduña
Egitaraua:
* Udal Musika Bandak jotzen duen lehenengo aldia
** Erabateko estreinaldia
Abonamenduak: Uztailaren 16tik aurrera 16:00 etan hasita. Telefonoz (945 16 10 45), leihatilean (Turismo Bulegoan, Plaza Berrian) eta online.
Sarrerak: irailaren 4 tik aurerra.
Informazio gehiago: