Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gasteizko Udal Musika Banda: «Somnium»

febrero 4, 2026

Errepertorio honek bazter historikoak eta paisaia emozionalak zeharkatzen ditu, naturaren indarretik hasi eta samurtasun intimora arte, eta, amaitzeko, bizi garen planetari begiratzen dio.

Pompeii oberturak ikara eragiten du Vesubioren suminarekin: erritmo aztoratuek, metal sarkorrek eta perkusio asaldagarriak mugarriztatzen dituzte Ponpeiaren erupzioaren faseak. Sumendiaren burrunbatik Artikoko itsasoaren lasaitasun barera igarotzen gara. Melodia nagusiaren leuntasunak bandaren tinbre belusatuak dakartza.

Aurrera jarraituko dugu erromatar galtzada zaharrean, zeinak probintziak eta Inperioaren bihotza lotzen baitzituen. Alpeetako tronpak handitasuna eta mugimendu etengabea konbinatzen ditu, eta Alpetako gertaera ezagun eta historiko harekiko konexioa irudikatzen du.

Amaitzeko, sinfonia zabal eta iragarle bat, espaziotik egindako Lurraren argazki ospetsu hartan inspiratua. Programa horrek indar kontrajarriak –indarkeria eta samurtasuna, historia eta etorkizuna – jartzen ditu elkarrizketan, gogoraraziz musika hala izan daitekeela izan ginenaren ispilu nola izan gaitezkeenerako iparrorratz.

Zuzendaria: Iker Olazabal

Egitaraua:

  • ‘Pompeii’, José Alberto Pina
  • ‘The Seal Lullaby for Band’*, Eric Whitacre
  • ‘Via Claudia’*, Johan de Meij. Alpeetako tronpa: Rodolfo Epelde
  • Tomás Garbizu Banda municipal de Txistu. Trompa alpina: Rodolfo Epelde
  • ‘Symphony No. VI The Blue Marble’*, Julie Giroux

           I. The Blue Marble

           II. Voices in Green

           III. Let There be Life

* Udal Musika Bandak jotzen duen lehenengo aldia

Abonamenduak: Uztailaren 16tik aurrera 16:00etan hasita. Telefonoz (945 16 10 45), leihatilean. Turismo Bulegoan , Plaza Berrian ) eta online

Sarrerak: irailaren 4 tik aurerra.

Informazio gehiago:

Local

Sancho el Sabio Fundazioa eta Europa Biltzar Jauregia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España