Duela lau hamarkada baino gehiago, Ruiz de Gordoa anaiek (Joselu, Javier, Andoni, Félix eta Jesus) Joselu Anayak sortu zuten, Euskal Herriko plazetan talderik ezagunenetako bat.
Denbora horretan guztian, bazter galduetan, urrutiko baserrietan eta iritsi ezineko lekuetan aritu dira, eta Gasteizko jaietan ere klasiko bat dira, San Prudentzio, Santiago eta Andre Maria Zuriaren jaietan, kasu.