Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Gazako egunerokoa»

octubre 3, 2024

Oharra

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira irailaren 16ko 11:30etatik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan, edukiera bete arte. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko.

Atef Abu Saif Gazan jaio zen, baina 2019an, Palestinako Aginte Nazionalak Kultura ministro izendatu zuenean, Zisjordaniara aldatu zen. 2023ko urriaren 7an, baina, atzera berriz Gazan zegoen. Egun hartan, infernuko ateak parez pare ireki ziren Gazan. 85 egun egin zituen bertan, harik eta handik nola edo hala atera ahal izan zuten arte.

Egun haietan ikusitakoari eta oroz gain bizitakoari buruzko kronikak ahal bezala idatzi zituen Atef Abu Saifek, eta Gazatik mundura bidali. Kronika horiek gertatuaren lekukotasun paregabea ematen dute, eta, guztiak bilduta, genozidio baten egunerokoa osatzen dute.

Berria, Jakin eta Elkarek Aleka bildumaren barruan argitaratu dute Gazako egunerokoa, eta Atef Abu Saif egilearekin jendaurreko solasaldia egingo dute.

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España