Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Gazte Artea Ezkerraldean 2025» (Barakaldo)

enero 2, 2026 - enero 31, 2026

Uda igaro ondoren, eskualdeko udalerriak beren ohiko kultura-jarduera berreskuratzen hasten dira. Azken urteotan ikastaro berriaren hasieran ohikoa bihurtu den programetako bat Gazte Artea Ezkerraldean arte-erakusketa ibiltaria da.

Ezkerraldeko Udalek bultzatutako eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako proposamen hori funtsezko plataforma gisa finkatu da sortzen ari den talentua ezagutarazteko eta, horrela, arte-zirkuitu profesionaletarako sarbidea errazteko. Gazte Artea Ezkerraldean programaren hamahirugarren aldi honetan, herritarrek artisten sormenaren eta eskualdean bizi den kultura-mugimenduaren isla den diziplina anitzeko erakusketa bat izango dute: eskulturak, pintura digitala, hainbat euskarritan egindako oleoak eta formatu txikiko collageak, akuarela eta inprimaketa botanikoarekin eginak.

Aurten honako artista hauek parte hartu dute: Andrea Álvarez Fernández barakaldarra, portugaleteko Paula Díaz Flores, Yara Moriel Ces santurtziarra eta Julene Santos Merchán sestaoarra.

Aurten, erakusketa Sestaon hasi da, eta irailaren 26ra arte bisitatu ahal izango da Musika Eskolan. Urriaren 17tik azaroaren 6ra, erakusketa Santurtziko Mamariga Kulturgunean jarriko da. Ondoren, azaroaren 11tik abenduaren 19ra, Portugaleteko Gazte Gelan egongo da ikusgai. Azkenik, urtarrilaren 2tik 31ra Gazte Artea Ezkerraldean Barakaldoko Gazte Bulegora iritsiko da.

 

Detalles

Comienza:
enero 2, 2026
Finaliza:
enero 31, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/01/02/gazte-artea-ezkerraldean-2025-barakaldo-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Gazte Gela. Maestro Zubeldia
Portugalete, Bizkaia 078 España