
Euskadiko Gazteriaren Kontseilua:
Gazte Eraldatzaileak izeneko formakuntza-ibilbidearen deialdia martxan jarri da. Ekimen honen helburua erakunde zein talde desberdinetako partaideek ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzeko eta berdintasunaren aldeko eraldaketa prozesuak bultzatzeko tresnak lortzea da.
Programa guztiz doakoa da, eta guztira 3 formakuntza-saioz osatuta dago: maiatzak 5, maiatzak 19 eta ekainak 2-an 18:00-20:00 Bilbon. Prozesua amaitzeko, uda ondoren talde-esperientzia bat ere eskainiko da. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek honakoak landuko dituzte:
1. Saioa: Esparru teorikoa eta intersekzionalitatea: Feminismoaren oinarriak eta intersekzionalitatea aztertzen ditugu, elkarteetako botere-dinamikak eta desberdinkeriak nola gurutzatzen diren ulertzeko.
2. Saioa:Autodiagnostiko feminista entitateetan: Barne-egiturak aztertzen ditugu desberdinkeriak identifikatzeko eta erakundearen eraldaketa feminista eta intersekzionala bideratzeko.
3. Saioa: Ibilbide feministen diseinua erakundeetan: Estrategia eta ekintza zehatzak definitzen ditugu ikuspegi feminista eguneroko funtzionamenduan eta kudeaketan txertatzeko.
Formakuntza gazteleraz izango da eta parte-hartzearen ziurtagiria jasoko dute partaideek.
Programa honen bidez, gazteen gaitasunak indartu nahi dira, berdintasuna, errespetua eta justizia soziala sustatzeko, eta gazte-mugimenduan eraldaketa feministak aktibatzeko.
Animatu pausoa ematera, eman izena (https://forms.gle/nQdg8k2iXw5C2A6y7) eta bihurtu zaitez zure elkartean eraldaketa feministaren eragile!
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Eiderrekin (945063264) edo idatzi berdintasuna@egk.eus helbidera.