
Gasteizko erdigune historikoak Gazte Plazaren bigarren edizioa jasoko du apirilaren 18an.
2026ko apirilaren 18an,Gazte Plaza izango da Gasteizen. Ekimenean, udalerriko artista gazteek beren sormena eta talentua erakutsiko dute.
Gazte Plazako aurreko urteko irudia Lucia Lasaga Gallego (@dardara.ka) gazteak sortu zuen. Luciak Diseinu grafikoa eta ilustrazioa egiten ditu.
Larunbat osoan zehar, programak hogei bat jarduera eskainiko ditu publiko guztientzat, besteak beste, kontzertuak, tailerrak, pintura, antzerkia eta dantza…. Ekintzak sarrera librea izango dute.
Gazte Plaza almendrako hainbat gunetan egingo da: Buruileria Plazan, Santa Maria Plazan eta Aihotz Plazan. Eguraldiak lagunduko ez balu, jarduera batzuk lekuz alda daitezke Landatxo eta Aldabe Gizarte Etxeetara.
Gazte Plazak deialdi publiko baten bidez, pertsona gazteen proposamenak bildu zituen talde eragileak eta horietatik abiatuta osatu zen programazioa.
Jarduerak hiru gunetan banatuko dira: Mugitu Santa Maria plaza, Entzun Burullerias plaza eta Arnastu-Sortu Matxete plaza. Jarduera ibiltariak ere egongo dira.
Euria eginez gero, Buruileria eta Santa Maria plazetako jarduerak lekuz aldatuko dira, Aldabe Gizarte Etxera eta Landatxo kiroldegira. Ordutegiak ere aldatu egingo dira, beraz, Gazte Plaza egunean gure sareak jarraitzea eta Udalaren webgunera sartzea gomendatzen da, egunean egoteko.
18 eta 30 urte bitartean baldin badituzu, Gasteizkoa baldin bazara edo bertan lan egin, ikasi edo bizi bazara eta Gazte Plazako azokan parte hartu nahi baldin baduzu. Izena eman dezakezu martxoaren 30etik apirilaren 13ra arte.
Gazteriaren Udal Zerbitzuaren eskutik diziplina artistiko desberdinetako 6 gaztek osatutako talde eragileak gidatuko du Gazte Plaza. Talde eragilea partaidetza-prozesu baten ondoren aukeratua izan da. Gazte-talde hori honako jarduerak burutuko ditu: