Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Genero ikuspegidun argazkilaritza ikastaroa

mayo 16 - junio 6

Argazkilaritza ikasi nahi duzu, mundua nola begiratzen dugun hausnartu bitartean?

Emakumeei zuzendutako ikastaro honetan praktika eta hausnarketa uztartuko dira. Argazkigintzaren oinarrizko ezagutzak landuko dira, eta, aldi berean, emakumeak nola irudikatzen diren, zer estereotipo dauden eta irudi errealagoak, anitzagoak eta askeagoak nola sortu aztertuko da.

Saioetan zehar argazkilaritzaren oinarriak, lengoaia bisuala eta irudien sorkuntza landuko dira, giro hurbil, parte-hartzaile eta sortzailean. Esperimentatzeko, partekatzeko eta emakumeek argazkilaritzan eta artean egindako ekarpenak balioan jartzeko espazioa izango da.

Dinamizatzailea: Ana García Hermoso
Lekua: Iekora / Yécora
Datak: maiatzak 16, 23 eta 30 · ekainak 6
Ordutegia: 10:30etik 13:00etara

Aurretiazko izen-ematea beharrezkoa: 945 600 252 / 620 577 565 | criojaalavesa.berdintasuna@ayto.araba.eus.

Begiratzen ikasteko… eta norbere burua beste modu batean ikusteko gonbidapena.

Local

Atotxako Frantziskotarren Parrokia, Duque de Mandas, 39
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España