
Julia, Elsa eta Amelia egun batean astean behin elkarrekin ibiltzea erabaki zuten hiru lagunak dira. Distrakzio hutsa eta ariketa fisikoa egiteko modu hutsa izan zena, azkenean, premia bihurtu da. Izan ere, ibilaldi horiek bakoitzari zer gertatzen zaion jakiteko ere balio dute. Poliki-poliki, adiskidetasuna ez dela beti idilikoa, adiskidetasunean ere sekretuak gordetzen direla eta gezurretara jotzen dela ohartuko dira.