Georg Baselitz erakusketaren inguruko hitzaldi-ziklo honek artistaren ibilbide eta obrari buruzko irakurketa-gako batzuk ematen ditu, artistaren azken 10 urteetako ekoizpen artistikoaren testuinguruan, eta horiek dira erakusketaren protagonistak.
Bernard Blistènerekin.
Gurpil-aulki batean konfinatuta egoteari edo taka-taka erabiltzeko zailtasunari uko eginez, belauneko arazoak baititu, bere azken obrak zehazteko elementu bihurtu du muga hori Georg Baselitzek. Huts egiten hasitako gorputz baten mugak gainditzeko modua bilatuz, zuzenean lurzoruaren gainean sortutako pintura handi eta harrigarri batzuk garatu ditu berriki Baselitzek. Lan horietan, mugitzeko erabiltzen duen gurpil-aulkiaren arrastoak jaso ditu. Behin eta berriz margotzeko nahiaren adierazpen horren bidez –Matissen, Frida Kahloren edo Hartungen antzera, geldirik egotera kondenatuta horiek ere–, Baselitzek bilduma dotorea eta tragikoa eskaintzen digu hemen: erronka bat da, zeinean koadroaren gainazala orbaindua eta eskarifikatua ageri den eta, artistaren oinen arrastoa ez ezik, ahulezia indar bihurtzen duenaren aulkiaren gurpilena ere ikus daitekeen, 70eko hamarkadaren hasieran Mendebaldeko pinturaren historiako keinurik erradikalenetako eta berritzaileenetako baten jatorrian egon zen subjektuaren inbertsioa luzatuz eta gaindituz horrela.