Teresa neska gaztea errepublikar prentsaren bulego bateko argitaratzaileak Henry kazetari estatubatuar gaztea ezagutuko du, bere lanbidean bolada txarra igarotzen ari dena eta Iparraldeko Frontean berriemale lanetan dabilena. Teresa bere nagusia den Vasylek gorteatzen du, errepublikar gobernuaren errusiar aholkularia denak, baina Teresa behinola Henryren helburu bakarra izan zen egiaren kontaketan oinarritutako eta lokartutako idealismoaz erakarria sentituko da.
Koldo Serra
Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Komiki-marrazkilaria ere bada. 1993an, bere lehen film laburra, bideoan, egin zuen Sick of you, alegia. Film horrekin, Valentziako Cinema Jove jaialdian Sari Nagusia irabazi zuen. Hortik aurrera, zenbait film labur zuzenduko ditu, sari ugari lortuz. 2006an bere lehen film luzea estreinatu zuen: Bosque de sombras.
Fitxa