Euskaraldiaren kari, 2025eko maiatzaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan Larrekon, Franck Dolosor, Senpereko kazetari eta historialariak Gernika Batailoia, Askatasunaren ametsa filma eta idatzi berri duen izen bereko liburua aurkeztuko ditu, euskaraz.
Hego Euskal Herriko herritarrek osatutako taldearen historia jasotzen du dokumentalak; Espainian gerra zibila galdu ostean, Frantzian erbesteratuta egon ziren, eta demokraziaren eta askatasunaren alde eta faxismoaren aurka borrokatzea erabaki zuten. Batailetan, bost euskal herritarrek bizia galdu zuten, eta beste hogei bat zauritu ziren.
Proiekzio horren ondotik, izen bereko liburuaren aurkezpena egingo du Franck Dolosorek (Pamiela, 2025). Dokumentala egin zenetik egindako aurkikuntza historikoak azalduko ditu.
18:00etatik aitzina, Zaldubi ikastolako gurasoek Larreko kulturguneko ostatua irekiko dute eta pintxoak proposatuko dituzte.