Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«GERNIKAKO ARBOLA. IKUR BAT BAINO GEHIAGO?»

octubre 18

Gernika guztiz iradokikor eta berezia den herria dugu euskaldunontzat. Bertan, Batzar-Etxeaz gain, badugu guztiz ezaguna den haritza, euskaldunon ikur eta ezaugarri dena. Haritzak zer hitz egin eta idatzi eman du mendetan, eta haren inguruan, sortzaile desberdinek beren sentiberatasuna agertu dute berari zaion mira eta errespetua beren obretan islatuz.

Geuk,  Pello Ramirezek, txelojoleak, Gorka Larrañaga, margolariak, eta Andoni Salamerok, olerkariak, horixe egin gura dugu, alegia, begiramenduz zuhaitzari eta hark iradoki izan duen guztiaren irakurketa subjektiboa egitea, samurtasunez, beratasunez hala nola baretasunez beteriko giroa sortuz.

Gure sortze-lanean galdera desberdinak egiten dizkiogu zuhaitzari, zer da arbola hau, sinbolo bat, ereserki bat? Birrindu zuteneko sorkaria? Bake-ezaugarri berezia? Zerbait gehiago irudikatzen du euskaldun guztiontzat? Gernika koadroa iradokiko zuen ezertxo? Memoria-gunea? Martxa bat? Luze emango luke hori guztia argitzea.

Iradokizun gozo eta samurrok  txeloaren musikaz, alegoría bereziz eta ederrez sorturiko margolanaz,  prosa-poetikoz jantziriko gidoiaren bidez,   Gerra Zibilak bazterrak birrintzeaz gain, Gernikako pertsona askoren bizitza zanpatu, kolpatu zituzteneko oroitza egiten dugu, hain zuzen, gertatutakoa oroituz, oroitzapenaren atzean ere  hausnargunea eta solasgunea ere sortu nahi dugulako, hain zuzen, haritzaren atzean, gizaki desberdinen historiak idatziak baitaude, eta historia horrek erakusten digu pentsamenduen, sentimenduen hala nola portaera eta ekintzen bidez, zein den egungo arbolarekiko dugun hautematea eta sentiera.

Mentura honen protagonista zuzenak guztiok garela jakinik, solasaren maitasun-ekintza hori zabaltzea da gure asmoa, alegia, batetik, giro gozo eta samurra sortuz, margolana, musika zein poesiaz atsegin hartuz, bestetik, herri desberdinetan memoriaren alde egiten ari den jendeari errealitatea hurbiltzeko.

Sentiberatasuna, sormena, solasa, hausnarketa, alosia edo harmonia sustatzeko nahia izan bedi Gernikako zuhaitzak eragiten diguna, beude zuztar edo errook sendotzeko borondatea eta egin nahi ona guztiongan. Sentitzeak, elekatzeak elika dezala bihotz guztietan loratua dugun arbola.

Local

Merkurio Plaza (euria bada, Lizeo Antzokian)
Gernika-Lumo, Bizkaia 046 España