Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gernikako Jaiak 2025: egitaraua

agosto 14 - agosto 17

Gernikako 2025ko Andra Mari eta San Roke jaiak abuztuaren 11tik 17ra bitartean izango dira. Gernika-Lumon abuztuko jaietarako partitura itxita dago. Programa horrek estilo- aniztasunaren, belaunaldien nahasketaren eta publikoen mestizajearen aldeko apustua egingo du, berriz ere. Zazpi egunez —abuztuaren 11tik 17ra—, Lurgorri, Pasealekua eta San Juan Ibarrako hiru agertokietan honakoak entzun ahal izango ditugu: mariatxiak, post-hardcorea, ska, musika elektronika eta soinu tradizionala.

Lehenengo akordea Lurgorrin entzungo dugu abuztuaren 11n, 22:30ean, Potato, Süne, Akerbeltz eta DJ Elepuntorekin. Inaugurazioa Jamaikako erritmoekin egingo dugu, oinarri elektronikoekin eta erro euskalduneko soinuekin, motorrak berotzeko.

Ondoren, Pasealekuan hasiko dira kontzertuak, abuztuaren 14ko 22:00etan, Txoriburu, Leihotikan eta Zirkinik Bez egongo dira. Abuztuaren 15a gau eklektikoenetako bat izango da. 22:30ean hasita honako hauek egongo dira: Tanxugueiras taldea, Galiziako folklorearen berrinterpretazio berezia eskainita, eta, ondoren, Fiakun-en elektronika, EL_TXEF_A, Olailove, TYSK eta Willy Kasper.

Abuztuaren 16an, 23:00etatik aurrera, Pasealekuan Rodeo eta Viva Belgradoko gitarren konpasak entzungo dira eta abuztuaren 17an,21:30etik aurrera, azken traka: Ziraun, Merina Gris eta Altxa Porru Erromeria jai-astea ixteko.

Bestalde, era berean, San Juan Ibarrak soinu-kontrapuntua eskainiko du. Abuztuaren 14an, 22:30ean, Guanajuatoko Mariatxi Imperialak Mexikoko oihartzunak ekarriko ditu. 15ean, 21:00etan, Kuttune taldearen txanda izango da, eta 16an, 21:00etan ere, Bibide taldeak itxiko du programazioa.

 

Detalles

Comienza:
agosto 14
Finaliza:
agosto 17
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/08/14/gernikako-jaiak-2025-egitaraua/webkklik00-detalle/eu/

Local

Zuloagastarren parkea
Eibar, Gipuzkoa 030 España