Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gernikako Lekuek 2026: «Manolo Kabezabolo»

marzo 25

2026ko Gernikako Lekuek jaialdiaren barne.

Manolo Kabezabolo, artista punk ikonikoa, modak eta garaiak gainditu ditu bere esentzia galdu gabe, kontrakultura irreberente
eta aldarrikatzailearen sinbolo bilakatuz.

Manuel Méndez Lozano, Manolo Kabezabolo izenez ezagunagoa, Estatuko punkaren ikonoa da, 40 urte baino gehiagoko
ibilbidearekin. Muturrera eramandako bizitza, espiritu borrokalaria eta kausa sozialekiko konpromisoak figura bakar bihurtu
dute.

Dokumentalak bere haurtzaroa eta gaztaroa arakatzen ditu, bere ibilbidea markatu zuten gertakari nagusien bidez: aitarekin
izandako harreman gatazkatsua, militar ibilbide labur baten ondoren antimilitarismora jauzia eginarazi ziona; buruko
gaixotasunaren diagnostiko goiztiarra, mito eta estigmen iturri izan zena; eta drogen kontsumoa, bizirauteko mekanismo gisa
ulertua.

Ondoren: solasaldia eta kontzertu akustikoa

 

 

Local

Merkurio Plaza (euria bada, Lizeo Antzokian)
Gernika-Lumo, Bizkaia 046 España