Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«GERNIKATIK GASTEIZERA. Biktimen lekukotza oroimen kolektiboaren eraikuntzan»

marzo 6

Emaileak: Patxi Ibarzabal Ansola (Ahaztuen Oroimena 1936 elkartea) eta Nerea Martinez Aranburuzabala (Martxoak 3 elkartea). Itziar Azpeitiak (EITBko kazetariak).

__

Gernikatik Gasteizera. Biktimen lekukotza oroimen kolektiboaren eraikuntzan | 2026an Martxoaren 3ko sarraskiak 50 urte beteko ditu. Mende erdi bat. Francoren estatu kolpeak, urte berean, 90 beteko ditu. Kasik mende bat. Data eta datu soilez harago, mahai inguru honen bitartez, oroimen kolektiboaren garrantzia azpimarratu nahi da, batik bat garai lazgarri haietan ahaztuak, birrinduak eta azpiratuak izan zirenen ahotsa berreskuratu nahi da; orduko biktimen senideak oraindik ere justizia eske baitabiltza. Eta egia. Eta erreparazioa. Gernikako bonbardaketan faxistek ez zuten soilik euskal herri enblematiko bat suntsitu nahi. Herri baten arima ere desagerrarazi nahi izan zuten. Martxoaren 3an, Polizia armatuak ez zuen soilik eskarmentu bat eman nahi. Loratzen ari zen langile klasearen kontzientzia umiliatu nahi izan zuen. Patxi Ibarzabal Ansola (Ahaztuen Oroimena 1936 elkartea) eta Nerea Martinez Aranburuzabala (Martxoak 3 elkartea) horren inguruan arituko dira Itziar Azpeitia EITB-ko kazetariak dinamizatuko duen mahai inguru honetan.

*Doan edukiera bete arte.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España