Liburutegietan dokumentazio elektronikoa sartzearekin lotutako kultura-, informazio- eta aisialdi-kontsumo berriek eraginda sortu diren bilduma hibrido berriak eratzeko politikak birplanteatzera behartzen gaituzte. Ikastaro honetan, erabiltzaileek bildumei dagokienez dituzten beharrak aztertzeko metodoak definitu eta planteatuko dira; inprimatuta nahiz elektronikoki dauden hautatzeko eta eskuratzeko irizpideak, metodoak eta baliabideak berrikusiko dira; eta berrikusteko eta xahutzeko protokolo bat trazatuko da, lege-esparrua uneoro errespetatuz.
Irakaslea: Lluis Agusti Ruiz. Bibliotekonomian eta Dokumentazioan diplomatua, Filologia Erromanikoan lizentziatua eta In-prestakuntzan eta Dokumentazioan doktorea. Irakaslea Bartzelonako Unibertsitateko Informazio eta Ikus-entzunezko Baliabideen Fakultatean. PolDoc Hispánic-en sortzailea, bildumak garatzeko politiken direktorioa. Liburutegien zuzendaria izan da Bartzelonan, Lisboan, Parisen, Bruselan eta New Yorken.
Helburuak: ikastaro hau batez ere liburutegi publiko, unibertsitate-liburutegi, eskola-liburutegi eta bestelakoetan jardunean dauden profesionalentzat da.
Helburu hauek bete nahi dira:
Programa
Ekainak 11
Ekainak 12
Ekainak 13
Jaitsi egitaraua PDFan (303 KB)