
30 urtez bakearen alde eta Euskal Herriko indarkeriaren aurka lan egin zuen euskal bakezaletasunaren oroimenean barrena egindako bidaia da GESTO. Bakearen Aldeko Koordinakundeko protagonistek iraganeko irudiak bistaratuz egiten duten bidaia honek ikuslea gonbidatzen du erakunde bakezalearen oinarriek, ekintzek eta printzipio etikoek gaur egun ere indarrean jarraitzen dutela deskubritzera. Filmak, batez ere, indarkeriaren aurka modu baketsuan manifestatu ziren eta pertsona guztien Giza Eskubideen errespetua defendatu zuten herritar guztiak omendu nahi ditu.
Proiekzioaren ondoren solasaldia egingo da Gesto por la Paz taldeko kide ohiekin: Imanol Zubero eta Itziar Aspuru. Amagoia L. de Larruzeak moderatuko du.
Sarrera librea lekuak bete arte.
Antolatzailea: Gogoan, Por una memoria digna