Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxo Jazz 2025: egitaraua (uztailak 2-6)

julio 2 - julio 6

Uztailaren 2tik 6ra, Getxok berriro ere hasiera emango dio Euskadiko jazz zirkuituari, Bizkaiko jazzaldiaren 48. edizioaren eskutik.

Getxo Jazzaren 48. edizioaren programazioa dagoeneko hasi da eratzen, eta abonu-eskaintzaren lehen izen propioak ditu. Rhoda Scott organista, Cecile McLorin abeslaria eta Joe Lovano saxofoi-jotzailea (azken hori Macin Wasilewski Trio lagun izango duela) dira uztailaren 2tik 6ra bitartean izango den jaialdiaren lehenengo artistak. Ohi bezala, Muxikebarrin izango dira izen nagusien saioak hartuko dituzten ordainezko kontzertuak, horien aurretik Talde Lehiaketako finalistak arituko direla. Getxo Kulturak datozen asteetan emango du jaialdiaren sarreren eta abonuen salmentaren hasieraren berri, kontzertu nagusien gainerako izenekin batera.

Rhoda Scottek (1938, Weymouth; New Jersey) irekiko du Getxo Jazza uztailaren 2an. Artista estatubatuarra jazz- eta soul-eszenako organista garrantzitsuenetako bat da. Musikari estu lotutako familia batean jaioa, bederatzi urte besterik ez zituela hasi zen jotzen berre jaioterriko eliza batean eta laster erakutsi zituen bere gaitasun handiak. Bere formakuntza Westminster Choir College-n eta Manhattan School of Music-en (New York) osatu ondoren, bere ibilbide profesionalari ekin zion eta 1963an bere lehen albuma grabatu zuen: ‘Live!! At the Key Club ‘eta handik denbora batera Parisera joan zen bizitzera. 70eko hamarkadaz geroztik, ohikoa da Europako jazz-hitzordu garrantzitsuenetan, eta hogeita hamar bat disko grabatu ditu. Getxora bere egungo taldea den Lady Quarteten aurrean iritsiko da, Julie Saury (baeria), Sophie Alour (saxo tenorra) eta Lisa Cat-Berrorekin (saxo altua) batera.

Bestalde, Cécile McLorin Salvant (1989, Miami) abeslaria hilaren 4an arituko da. Jazz garaikidearen panoraman azken urteotan oihartzun handia lortu duen artista hay 2010eko Thelonius Monk Nazioarteko Jazz Lehiaketa entzutetsuaren irabazle goiztiarra izan zen, 20 urte baino ez zituela-Urtebete lehenago egin zuen debuta Europan eta bere lanarekin, ‘Woman Child’ izenekoarekin, berezko estilo nabarmena erakusten du, eta kantu originalak zein estandarrak interpretatzen ditu, Jazzeko Ahots Disko Onenaren Grammy sarietan izendapena lortzeko. Sari hori hurrengo urtean irabazi zuen ‘From One to Love’ lanarekin, eta Estatu Batuetako jazz zerrendetako postu gorenak lortu zituen. Harrezkero, nazioarteko agertoki ospetsuenetara eraman duen ibilbide distiratsuan aurrera egin du etengabe.

Joe Lovano

Hilaren 5ean, larunbatean, Joe Lovano (1952, Cleveland) jazz saxofoi-jotzaile tenore ospetsu eta preziatuenetariko bat igoko da agertokira. Berritzailea, espontaneoa eta inprobisatzaile handia, 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen nabarmentzen, George Benson, Woody Herman edo Mel Lewis bezalako musikariekin batera. Artista askorekin lankidetzan aritu ondoren, 80ko hamarkadaren hasieran izen bat hartzen hasi zen musikaren panoraman, eta 1985ean grabatu zuen bere lehen diskoa, ‘Tones, Shapes and Colors’, kritika espezializatuak aho batez laudatu zuena. Orduz geroztik, eta hainbat talderen buru, Paul Motian, Bill Frisell edo John Scofield bezalako musikariekin batera, bere ospea etengabe hazi da, beti teknika bikain eta irudimen emankorrarekin bermatua. Getxon, Lovanok hirukote poloniarrarekin batera joko du, Marcin Wasilewski piano-jotzailea buru duela. Europako jazzaren talde oparoenetako bat da, eta Slawomir Kurkiewicz Michal Kiskiewicz (bateria) ere arituko da.

Local

Muxikebarri – Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Andra Mari eliza)
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo, Bizkaia 044 España