Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Getxo Live Jaialdia 2025: Vittersweet + Txerri ugerrak + Skimales

febrero 21

«Otsailaren 21ean Vittersweet abeslari eta konpositorearen eskutik emango diogu hasiera Getxo Live jaialdiari, rap, rhythm&blues, soul eta baita UK garage ere nahastuz eta pop pintzelkadak eginez. Ondoren, Txerri Ugerrak datoz riff kiskalgarriak, letra sendoak eta gainezka egiten duen energiarekin, Nu-Metalaren intentsitatea eta Hardcore basakeria uztartuz. Azkenik, Skimales taldearen rock eta umore doinuek emango diote amaiera lehen eguneko programazioari.

Gainera, DJ Lady Grumpy ere izango dugu, jaialdiaren egun bakoitza girotuko duena, bai horien hasieran bai banden arteko aldaketetan ere. Artistak mota eta garai guztietako emakumezkoen musika soilik jartzen du, bai banakako artistenak, bai bandenak, eta batez ere biniloekin.»

TXERRI UGERRAK

Local

Muxikebarri – Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Andra Mari eliza)
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo, Bizkaia 044 España