Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxoko Aste Korala 2025: Sopra il fiume

octubre 30

Getxoko 2025eko Aste Koralaren barne.

Sopra il fiume 2018ko ekainean sortu zen Saitamako prefekturan abesbatza bat sortzeko helburuarekin, gazteek elkartu eta musikan aktiboki parte hartu ahal izateko. Ingurune horretan oso zabalduta daude abesbatza-jarduerak belaunaldi ugarien artean, bigarren hezkuntzako ikasleetatik hasi eta helduetaraino. “Kideen ekimenez musika koralaren aukerak aktiboki bilatzea eta gozatzea” filosofiarekin, abestaldea zuzendaririk gabe aritzen da lanean gehienbat.

Taldearen izenak, Sopra il fiume, “ibaia zeharkatzen” esan nahi du italieraz, eta Kawagoe hiria irudikatzen du, Saitama prefekturan, haien egoitza nagusian, alegia. Azken zazpi urteetan, abesbatzak jaialdi nazionaletan eta lehiaketetan parte hartu du, hiru kontzertu indibidual eman ditu, eta beste talde batzuekin batera ere parte hartu du kontzertuetan eta abesbatza-jaialdietan.

Bereziki, 2024a taldeak aurrerapen handia egin duen urtea izan da. Abesbatzak lehen saria irabazi zuen Kanto eskualdeko Ahots Taldeen Lehiaketan, bosgarren postua eta Urrezko Saria lortu zituen Japoniako Ahots Taldeen Lehiaketa Nazionalaren sail orokorrean, eta azken txandaraino irtsi zen, eta, udan, Japoniako Abesbatza Lehiaketaren etapa nazionalean estreinatu zen sail orokorrean; Urrezko Saria jaso zuen bertan.

 

Local

Teatro Campos Elíseos (Bilbo) eta Muxikebarri Zentroa (Getxo)
Bilbao, Bizkaia 020 España