Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxoko Komiki Azkoa 2025

octubre 3 - octubre 5

Getxok bederatzigarren artearen zaleek gehien espero duten ekitaldiaren edizio berri bat hartuko du urriaren 3tik 5era bitartean. 23. Komiki Azokak, besteak beste, liburu-denden, establezimendu espezializatuen, argitaletxeen, fanzineen eta sektoreko profesionalen eskaintza komertzialaren eskutik, 40 salmenta-postuetan egongo baitira. Horrez gain, ekintza-programa ere antolatuko da.

Oraingo honetan, merkataritza-gunea Romoko Santa Eugenia plazan eta ondoko Ibaiondo kalean. Bestalde, ekintzak Romo Kultur Etxean egingo dira. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da. Azken kokapen horretan, hiru egunez solasaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak, topaketak eta egileen sinatze-txandak izango dira, bai eta erakusketa bat ere. Ohi denez, sarrera espazio guztietan doakoa izango da.

Saltokiak esleitzeko deialdia

Getxoko Komiki Azokan saltokia eskatu nahi duten establezimendu, fanzine eta argitaletxeek gaur hasita eta abuztuaren 18ra arte izango dute horretarako aukera. Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude Getxo Kulturaren webgunean, www.getxo-kultura.eus/deialdiak estekan. Aurten, lehenengo aldiz, zozketa bikoitza egingo da, standak ez ezik, horien kokapena esleitzeko ere.

Detalles

Comienza:
octubre 3
Finaliza:
octubre 5
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/03/getxoko-komiki-azkoa-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Itziarko eliza
Deba, Gipuzkoa 029 España