Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxophoto 2026: «El último mes», Alejandro Acínen erakusketa

mayo 28 - junio 21

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

Guernica-ren historia oso ezaguna da. XX. mendeko obra ikonikoa, 1937ko Parisko Nazioarteko Erakusketarako enkarguz egina izan zen, Espainiako Gerra Zibilean errepublikanoen kausarekiko arreta erakartzeko helburuarekin. Denborarekin, gerra-gatazketan biztanleria zibilaren aurka erabilitako indarkeriaren aurkako ikono unibertsal bihurtu zen. Argazkigintzarekin duen lotura ez da hain ezaguna. Esaten denez, Pablo Picassok zuri-beltzaren alde egin zuen garaiko prentsa-argazkiari erreferentzia eginez –horren bidez ezagutzen zituen gerrako irudiak–, eta baita Dora Maarrek egindako prozesuaren dokumentazioaren eraginagatik ere.

El último lunes lanean, Kutxa Fundazioaren artxiboko irudietan oinarrituta sortutako pieza, Alejandro Acínek, koadroaren egitura eta sinbologia berreskuratzen ditu, Gerra Zibilean egindako 25.000 argazkiz osatutako bilduma bat galdekatzeko. Funts horretan sartzen dira, besteak beste, Pascual Marín fotokazetariaren artxiboa, euskal prentsa grafikoari lotua, bai eta Vicente Martínen Foto Car funtsa ere; Martínek Errepublikaren defentsan egin zituen irudi zirraragarriak nazioartean hedatu ziren. Lanak, gainera, AAren erabilera esperimentala txertatzen du, gaur egun Ekialde Ertaineko gatazketan erabiltzen diren teknologia askoren oinarria dena, eta informazioa irudi eta metadatu handietan esploratzeko, sailkatzeko eta identifikatzeko gai diren hizkuntza-ereduak sortzeko aukera ematen duena. Gerra, teknologia eta irudia birkonfiguratu egiten dira, zoritxarrez gaurkotasunik galdu ez duen obra bati berriro begiratzeko.

Alejandro Acín Huescan jaio zen 1984an, eta Espainia eta Erresuma Batuaren artean bizi eta lan egiten duen komisario, diseinatzaile eta artista bisuala da. Autoedizioaren ikuspegi zabalduan interesatua, bere lanean argazkigintza, bideoa, praktika kolaboratiboak, site-specific instalazioak, argitalpenak eta plataforma digitalak darabiltza. 2016an IC Visual Lab (ICVL) sortu zuen, Bristol Photo Festival jaialdiaren bigarren edizioaz arduratzeko izendatu zuten argazkigintzako plataforma independentea. Bertan, komisario- eta argitalpen-proiektuak ekoitzi ditu Bristol Museums & Archives, Arnolfini Gallery, Eastside Projects, Format Festival Derby edo Photo Katmandu erakundeekin elkarlanean. Artxibo historikoak aktibatzen lan egin du, hala nola Historical Photographs of China 1850-1950 (Bristoleko Unibertsitatea), The Nepal Picture Library eta British Empire & Commonwealth Collection. Bestetik, Martin Parr Foundation Library bidumarako aholkularitza lanak ere egin izan ditu. TIME Magazine, PDN Online, Photoworks, FOAM, British Journal of Photography eta Aesthetica Magazine aldizkariek bere argitalpenak goretsi dituzte. Irakasle elkartua da University of South Wales-eko Argazkigintza Dokumentaleko Arteen Master programan.

Ordutegia:

  • Ostirala 17:30–20:30
  • Larunbata 12:00–15:00 + 17:30–20:30
  • Igandea 12:00–15:00

Local

Algortako Kasinoa – (Plaza)
Getxo, Bizkaia 044 España