Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxophoto 2026: «huí jia», Yunping Liren erakusketa

mayo 28 - junio 21

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

huí zikloa, denbora eta itzuleraren ideiari buruz ari da, eta ji? etxearen eta familiaren ideiari buruz. Bien konbinazioak, etxerako itzulera moduan itzulia, ematen dio izenburua Madrilen bizi den txinatar jatorriko Yunping Li artistaren proiektuari. Genero-trantsizioaren zeharreko bidaia autobiografikoa da, non kapitulu bakoitza identitatearen hainbat alderditarako ate bat den.

Getxophoto 2026ko Open Call-eko irabazleetako bat da Li. Trantsizio-prozesuaren aldaketa fisikoak aztertzen ditu, baina baita aldaketa horiek bere komunitate-ideian, lotura odolkideetan eta harreman afektiboetan nola eragiten duten ere. Familia-erretratuaren kodeekin jolastuz, proiektuak generoaren, arrazaren, ahaidetasunaren edo nortasun kulturalaren inguruko estetika, erregistro eta irudikapen bisualak zeharkatzen ditu, “feminitatean gorputz transmaskulino baten bidez bizi den horrena, eta gorputz hori desegin eta berregin egiten da jatorrizko lekura itzultzeko”, bere hitzetan.

Yunping Li 1998an jaio zen Hubei hirian, Txinan eta Eibarren (Euskal Herria) hazitako artista bisuala da. Bere lanak argazkigintzaren eta performancearen arteko elkargunea ikertzeaz gain, giza gorputzari, espazio fisikoei eta familia-loturei buruzko pertenentzia kontzeptua aztertzen du. Bere ?? (huí ji?) proiektuak irabazi ditu Galiziako XIII. Argazki Garaikidearen Saria, Fotonoviembre Argazki Bienala eta FOTODOKS 2025. Paris International, Plat(t)form eta Fotomuseum Winterthur-en (Suitza) aurkeztu du bere lana. 2023an, bakarkako erakusketa hau aurkeztu zuen El Local (Madril) eta Candy Darling-en (Bartzelona). Bere erakusketa kolektiboen artean daude: Gen Z Shaping a New Gaze Photo Elyseen (Suitza), Solo si huele a tierra La Paneran (Lleida), ZH?NGGUÓ. El País del Centro Antropologiako Museo Nazionalean (Madril), Un cambio de paradigma Sala Arte Joven-en (Madril) edota Segunda versión Cibrián galerian (Donostia). Bere lana Sinetheta, Balam, Exit eta Esto es un cuerpo aldizkarietan argitaratu da eta Kutxa Fundazioaren bildumaren parte da.

Ordutegia:

  • Asteazkenetik ostiralera 17:30–20:30
  • Larunbatak 11:00–14:30 / 17:30–20:30
  • Igandeak 11:00–14:30

Local

Punta Begoña galeriak – Ereaga pasealekua
Getxo, Bizkaia 044 España