
2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.
Hogei edizio, bakoitza gai bati eskainia: zahartzarotik edo gerratik, bidaien emozioraino, edo Asiako eszenaren eferbeszentziaraino. Sei komisario, pertsonalitate eta gustu desberdinetakoak; batzuk argazkigintzatik hurbilago, eta beste batzuk beste diziplina artistiko batzuen mugetan kokatuak. Mundu osoko 350 artista baino gehiago, eta beste hainbeste erakusketa euskarri eta leku ugaritan: itsas gaineko puzgarrietan edo zabor-poltsetan, horma ezkutuetan edo metro-geltokietan, monumentu historikoetan, fatxada enblematikoetan edo espazio herrikoietan. Hogei urte hauek ospatzeko, Getxophotoko artxibo erraldoi eta anitza irekiko dugu: kartelak, katalogoak eta liburuxkak nortasun grafikoekin, backstage-aren eta lan-prozesuen irudiak, lantaldetik igaro diren pertsona ugarien eta Jaialdiko lagun-komunitate ordainezina osatzen dutenen argazkiak, Getxophotoren familia txiki handia… Gure artxiboa berreskuratuko dugu kultur proiektu independente, kolektibo eta lurraldeko baten memoria partekatzeko, eta, batez ere, bide partekatua eskertzeko.
Ordutegia: