
2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.
Erakusketa honek Getxophoto-ren hogei urteko ibilbidea dakarkigu sei komisariok aukeratutako argazki, kartel, katalogo eta eskuko orrien bidez. Jaialdiak hautsak harrotu ditu kultur proiektu independente, kolektibo eta lurralde baten memoria partekatzeko eta, batez ere, eginiko bideagatik eskerrak emateko.