
2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.
Our Hidden Room (Gure gela ezkutua), Getxophoto 2026ko Open Call-eko proiektu irabazleetako bat izan dena, sufrimenduaren transformazio istorio bat da. Egileak aitarekin izan zuen harreman konplexuaren kontakizun intimo eta gordina. Aitaren bizitza gaixotasun mentalaren aurkako borroka luze batek zeharkatu zuen, baina baita argazkigintzarekiko maitasun sakon batek ere.
Sei kapitulutan antolatuta, proiektuak aitaren bizi-ibilbidea marrazten du, Alexandriako umezurztegi bateko haurtzarotik Egiptoko armadatik igaro zen arte, non argazkigintza adierazpide eta kontsolamendu gisa aurkitu zuen. Begirada sakon pertsonalarekin, Hassanek argazkigintzara ere jotzen du dolua lantzeko, narrazio- eta introspekzio-ariketa bat egiten du, aitaren erresilientziara, gaixotasunaren estigmara eta memoriaren osaketan arteak duen paperera hurbiltzeko. Our Hidden Room bidaia bat da familiako oroitzapenetan barrena, norberarenak eta heredatuak, eta belaunaldien arteko topaketarako errituala.
1984an Alejandrian jaioa, Egipto, Mohamed Hassan 2007an Galesera joan zen bizitzera. Argazkigintza ikasi zuen Carmarthen School of Art -en2016an, eta Argazkigintza Dokumentaleko masterra egin zuen University of South Wales-en 2023an. Azken urteetan, bere lana hainbat erakusketa kolektibo garrantzitsutan erakutsia izan da, horien artean aipagarriak dira Facing Britain: British Documentary Photography since the 1960s, Ralph Goertzek komisariatua, Europa osoan hainbat egoitzatan aurkeztua, Many Voices, One Nation Ffotogalley eta Senedd-ek komisariatua edo The Taylor Wessing Portrait Prize (National Portrait Gallery). Haren argazkiak bilduma publiko garrantzitsuetan aurki daiteke, hala nola, Galesko Museo Nazionala, Gobernuaren Arte Bilduma, Glynn Vivian Arte Galeria, Historic England eta Galesko Liburutegi Nazionala. 2024an, Polaroid/Magnum X saria irabazi zuen eta STAR saria, 2025ean argitaratu zen Our Hidden Room argazki-liburuaren prototipoagatik.
Ordutegia: