Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxophoto 2026: «SNAP FINGERS AND WHISTLE», Cristina de Middelen erakusketa

mayo 28 - junio 21

2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.

Posible al da kale-argazkia berriz asmatzea? Eta, New York, munduko hiririk erretratatuenetakoa eta argazkigintza urbanoaren hiriburua denaren begirada berri bat izatea? Irudi mota horren ezinbesteko nolakotasuna al da bat-batekotasuna, edo, aitzitik, hori ere eszenifikatu al daiteke?

Snap Fingers & Whistle (Hatzak klaskatu eta txistu egin) 2013ko Getxophoton aurkeztu zen lan honetan, Cristina de Middel beti berritzaileak New Yorkeko irudikapen bisualaren klasikoa den West Side Story filma berrikusten du, eszenak hitzez hitz birsortuz, batzuetan planoz plano. Naturaltasun inpostatu horrekin, azken hamarkadako argazkilari eraginkorrenetakoa denak zalantzan jartzen ditu kaleko argazkigintzaren mugak eta hizkuntza bisualaren berrasmatze-gaitasuna. Bertsioz gainezka dagoen mundu batean, direla mito zaharrak, direla Shakespeareren lanak edo superheroien komikiak, West Side Story-ko pertsonaiak, aldi berean Romeo eta Julietarengan inspiratuak daudenak –garai guztietako maitasun istorio berlanduena–, itzuli egiten dira betiko kontakizuna dirudien, baina, arretaz begiratuz gero, horrelakorik ez den zerbait kontatzeko.

1975ean Alacanten jaioa, Cristina de Middel argazkilaria eta artista da. 10 urtez fotokazetari lanetan aritu ostean, bere jardunaren ikuspegia alde kontzeptualago baterantz aldatu zuen, argazkigintzaren balio dokumentala zalantzan jartzeko asmoz. 2012an, Los Afronautas serie txalotua sortu zuen, eta ondoren hamarkada oso bat eman zuen argazkigintzak estereotipoak sortzeko duen paperaren inguruan lanean. Egile gisa ibilbide oparoa eta argazkigintzaren komunitatean parte-hartze aktiboa izateaz gain, Nigeriako Lagos Photo, PhotoEspaña eta Uruguayko San Jose Photo jaialdiak komisariatu izan ditu. 14 argazki-liburu baino gehiago argitaratu ditu, eta bere lana mundu osoko makina bat erakunde eta espaziotan egon da ikusgai. Sari ugaritan finalista eta irabazlea ere izan da, horien artean Arlesko Rencontres de la Photographie-Photo Folio Review, Deutsche Börse Prize edota New Yorkeko International Center of Photography-ren Infinity Award. 2017an Argazki Sari Nazionala jaso zuen eta 2022an Magnum Photos agentziako kide bihurtu zen eta 2022tik 2025era erakunde honen presidentea ere izan zen. Gaur egun, Latinoamerikako narratiba bisuala babesteko Vist Projects plataformaren kontseiluko kide da.

 

Local

Zabala ikastetxea (Zabala 3, Algorta)
Getxo, Bizkaia 044 España