
2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.
Azken hamarkadan, kritika dekolonialak Europako historia kulturalaren eta mendebaldekoa ez den artea museo eta artxiboetan irudikatzeko moduaren beharrezko berrikuspena bultzatu du. The Oriental Scene (Ekialdeko eszena) proiektuak, Getxophoto 2026ko Open Call-eko irabazleetako bat denak, XVIII. mendean Londresko Kew Gardensen eraikitako Nankingo Portzelanazko Pagodaren erreplika baten erabilerak ikertzen ditu. XIX. mendean jatorrizko pagoda suntsitu ondoren, erreplika hau da Ming dinastian eraikitako 80 metroko portzelana zuriko dorre ikusgarri hartatik geratzen den guztia. Yuxing Chenen ustez, erreplikaren eraikuntzan egindako akatsak –jatorrizko pagodak 9 solairu zituen eta erreplikak 10– deskontestualizazio eta birjabetze kolonialaren arazoen adierazgarri dira. Irudien, objektuen, dokumentuen eta pinturen bidez, Chenek esploratzen du nola Europako chinoiserie edo txinatartasunaren modak balio izan zuen gaur arte iristen den “ekialdekoaren” irudi estereotipatu eta zehaztugabea sortzeko. Horrela, Chenek memoriaren berrasieratzea egiten du, kultur aniztasunaren ikuspegi zehatzagoa eta aberatsagoa eskaintzen duena.
1998n Nantongen jaioa, Txina, Yuxing Chen Londresen eta Shanghain bizi den artista da, eta bere obrak Chinoiserie-aren inplikazio historiko eta garaikideak modu kritikoan jorratzen ditu. Yuxing Chenek Royal Photographic Society-ren IPE saria eta Constructed Photography Global Sino Award 2024 sariaren irabazlea da. Bere lanak TOP20 Chinese Contemporary Photography-ren parte izateko aukeratuak izan dira. Chinese Contemporary Photography Hallos da Imagem Discovery Awarden finalista da (2024), Grand Prix Images Veveyren finalista (2023), OD Photo Prizeren finalista (2023) eta Copenhagen Photo Festival, Photays Museum Festival edo Dhotphens-en (2024) erakusketarako hautatua. Bere obra Italian, Ingalaterran eta Alemanian erakutsi da, besteak beste, eta bilduma pribatu eta publikoen parte da, hala nola Zhejiang Art Museum eta University of the Arts Londresen. British Journal of Photography, Chinese Photography, RPS Journal, GUP aldizkarietan zein beste hainbat hedabidetan zabaldu da bere lana.
Ordutegia: