
2026ko Getxophoto jaialdiaren barne.
The Republic of Null Island obrak ozeano Atlantikoko lekuren batean dagoen irudimenezko uharte bati egiten dio erreferentzia, non loturarik gabeko informazio ugari biltzen den.
Satelite bidezko posizionamendu-sistemek, hala nola GPSak, luzera- eta latitude-koordenatuak erabiltzen dituzte gailu fisikoak eta eduki digitalak geolokalizatzeko. Baina, akats edo omisio baten ondorioz, argazki bati, mendi-ibilaldi bati edo alokairuko apartamentu baten iragarki bati ezin zaionean bere benetako koordenatua eman, datu-baseek “0,0” kokapena egokitzen diote automatikoki. Esleipen automatizatu horren ondorioz, artxibo eta informazio digital ugari Gineako Golkoko lekuren batean geolokalizatuta geratu dira, meridianoaren eta ekuatorearen lerroak gurutzatzen diren tokian. Leku horren irudikapen digitalak ez du han gertatzen dena erakusten, baizik eta egunero erabiltzen ditugun satelite bidezko nabigazio-sistemen ekoizpen-baldintzak eta mugak.
1989an Alemanian jaioa, Berlinen bizi eta lan egiten du. Simon Weckert Baliabide Berrietan lizentziatu zen Potsdameko Zientzia Aplikatuetako Unibertsitatean, eta bere lana arte digitalaren, teknologiaren eta gizarte-kritikaren arteko elkargunean kokatzen da. Instalazio, esku-hartze eta proiektu esperimentalen bidez, sistema algoritmikoek, sare digitalek eta datuek gure eguneroko bizitzan eta mundua hautemateko moduan duten eragina aztertzen du. V&A Dundee, Ars Electronica Linz, CCBT Tokio, chi K11 artspace Shanghai, Löwenbräukunst Zurich, Vitra Design Museum, EDF Foundation Paris, Transmedial Berlin eta Bauhaus Museum Weimar museoetan erakutsi dira bere lanak eta performanceak. Horiek, ironia, zehaztasun teknikoa eta orainaldi digitalari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko borondate sendoa uztartzen ditu.
Ordutegia: