Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak geldirik daude, DJak ingurukoak dantzan jartzen duen bitartean. Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere.
Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresna dela agerian utziz.
- Testua eta dramaturgia: Miren Azkarate, Oier Guillan, antzezlaneko taldea
- Hizkuntza aholkularia : Asier Sarasola
- Zuzendaritza: Edurne Azkarate
- Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide
- Antzezleak : Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez, Iraia Elias
- Musika: Ander Fernandez
- Laguntzaile fisiko: Ainhoa Alberdi
- Diseinua: Allende Arnaiz
- Argiztapena: Junki Mayo

