Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Geuretik sortuak: Imanol Epelde: «Zerbait sartu zait begian»

abril 16

Zerbait sartu zait begian hitza, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen performance poetikoa da. Imanol Epelde Pagolak umorea, autofikzioa, spoken word-a eta begirada kritikoa nahasten ditu gaur egungo bizimoduaren zauri eta kontraesanei buruz aritzeko: abiadura, produktibitatearen diktadura, zoriontasunaren merkantilizazioa, naturarekiko urruntzea, maskulinitatearen eraikuntza eta euskararen lekua.

Eszenan, testu poetikoek, ahotsak, irudiek eta musikak pieza bakar bat osatzen dute. Emanaldia zuzena da, hurbila eta zirikatzailea; ikusleari barre egiteko eta barrura begiratzeko gonbita egiten dio aldi berean. Gaurko gizartearen nekeak, desioak eta ezinegonak agertzen dira oholtzan, baina baita arnasa hartzeko, sinesteko eta beste modu batera bizitzeko aukera ere.

Proposamen pertsonala bezain kolektiboa da: norberaren begitik abiatu eta denon begira amaitzen den bidaia moduko bat.

Local

Etxeluze Gaztetxea
Orio, Gipuzkoa 061 España