Cargando Eventos

« Todos los Eventos

GG4A: Kulturarteko irakurketa gazteentzat

junio 9

GG4A irakurketa-proiektuaren amaiera ekitaldia, Alberdania argitaletxeak antolatuta.

GG4A-en lantaldea 2025eko ekainaren 8tik 11ra Euskal Herrian elkartuko da. Ohiko bilerez eta bisitaldiez gain, taldekideek ekitaldi publiko bat egingo dute, ekainaren 9an, Pasai Donibaneko «Ubera» liburutegian. Bertan, proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta ikasleek irakurri dituzten liburuen pasarte batzuk irakurriko dituzte, proiektuko bost hizkuntzetan.

Bertan izango dira Esloveniako, Mazedoniako, Portugalgo eta Euskal Herriko editore parte-hartzaileak, bai eta proiektuko liburuen idazle nahiz itzultzaile batzuk ere: Barbara Pregelj (Malinc), Urban Leskovar (Sodobnost), Joao Manuel Ribeiro (Trinta-por-uma-linha), Iskra Dimkovska (Skaznuvalka), Oier Etxebeste eta Idoia Noble (Alberdania) Teresa Calo, Patxi Zubizarreta eta Juan Kruz Igerabide.

Local

Santa Katalina kapera
Sare, 673 Francia