Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gidoi-azterketa tailerra Gemma Pascualekin (online)

mayo 16 - mayo 17

GIDOIk BAZKIDEENTZAKO JARDUERA ESKLUSIBO berri bat jartzen du abian: gidoi azterketa tailer bat, gure proiektuak hobetzeko eta bide profesional berriak irekitzeko funtsezko tresna.

Gemma Pascualek emango duen tailer honek gidoiaren inguruko funtsesko gaiaz jorratuko ditu, besteak beste, gidoiaren analisia zertan datzan, zer modalitate eta erabilera dituen eta horretan diharduten profesionalek betetzen duten zeregina. Gidoi analisi osoa osatzen duten atalak eta elementuak ere berrikusiko dira, baita zinemako eta telebistako analisien arteko aldeak ere, ahaztu gabe gidoilariek egin ohi dituzten akats arruntei buruzko zati praktiko bat ere, eta nola ez, horiek saihesteko zer egin.

Azkenik, azterketa profesional bat nolakoa izan beharko litzatekeenaren inguruan hausnartuko da, jardunbide egokiak azpimarratuz tresna erabilgarria, errespetuzkoa eta eraginkorra izan dadin.

DATAK ETA ORDUTEGIAK

  • Maiatzak 16 (ostirala): 17:00etatik 20:00etara
  • Maiatzak 17 (larunbata): 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era

Iraupena guztira: 9 ordu.

Ezinbestekoa da ikastaro osora joatea parte hartu ahal izateko.

Tailer hau aukera bat da gidoi analisi-prozesua barrutik hobeto ezagutzeko, gidoilari gisa ditugun trebetasunak hobetzeko eta sektorearen barruan lan-aukera berriei ateak irekitzeko.

Bazkideentzako jarduera esklusiboa.

Oraindik ez zara GIDOIko bazkidea? Bat egin HEMEN.

GEMMA PASCUALI BURUZ

Filmaxeko analista, tutore eta garapen zuzendari ohia, Gemmak No matarás edo El maestro que prometió el mar bezalako filmetan lan egin du, eta epaimahaikide izan da Eurimages, ICEC edo BAM bezalako deialdietan. Gaur egun, Showrunners Barcelona edo Universitat de Barcelona bezalako eskolekin kolaboratzen du.

Local

Independentzia enparantza
Lekeitio, Bizkaia 057 España