Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategiak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute datorren otsailerako Tabakaleran, Jorge Gilen zuzendaritzapean.
Gidoiak idazteko lantegia azaroaren 18 eta 19an izango da Tabakaleran.
TAILERRAREN DESKRIBAPENA
Tutorea: Jorge Gil, gidoilaria (Donostia, 1981). Hainbat urtez Moriarti Produkzioak ekoiztetxeari lotuta egon da, eta haiekin egin duen azken lana ‘Marco’ (Aitor Arregi, Jon Garaño) film luzea izan da. Veneziako Zinemaldiko Orizzonti sailean estreinatu zuten eta, besteak beste, bi Goya sari irabazi zituen. Bere azken estreinaldietako bat ‘Las buenas compañías’ (Silvia Munt, 2023) izan da eta Malagako Zinemaldiko sail ofizialean parte hartu zuen.
Helburuak: Gidoiaren garapen- eta idazketa-prozesuan orientazioa ematea.
Metodologia: Pertsonalizatutako aholkularitza (feedback-ak, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak…).
Xede-taldea: Film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariak.
Lan-hizkuntza: Euskara.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: PDF edo word formatuetan aurkeztutako artxiboak baino ez dira onartuko.
Aukeratutako 3 proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feedback-a, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, analisiak…), tailer honen antolakuntzak esleitutako egunetako batean (azaroaren 18 edo 19) parte-hartzaile bakoitzari aukeraketa egin ondoren zehaztuko zaio ordutegia.
Aurkezteko data: 2025eko azaroaren 5a baino lehenago aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu) atxikita dagoen formularioa behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa.