Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2024: Finala (Abenduak 14 – Donostia)

diciembre 14, 2024

Larunbatean, abenduak 14, jokatuko da Donostian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:00etatik aurrera. ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahalko da.

Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eneritz Artetxe Eizagirre, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran arituko dira Donostian.

Finalean, eguneko protagonistez gainera, lanean izango dira Ane Ezenarro Beristain eta Iker Iriarte Iribar finala aurkezten eta gaiak ematen, Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde eta Oihana Aranguren Etxaniz epaile lanetan eta Aratz Irazustabarrena Garmendia idazkari lanetan.

Finalak bi atal izango ditu. Lehen atalean, zortzi bertsolariek kantatuko dute, eta lehen atale horretan puntuazio altuena lortzen duten bi bertsolariak pasatuko dira bigarren atalera. Bi horiek, buruz buru, lan hauek bete beharko dituzte: binaka, gaia emanda, zortziko handian, launa bertso; binaka, librean, puntutan, zortziko txikian, zortzi bertso osatu arte; eta Ganbara: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Bertsolari irabazleari txapela janzteko ardura Arantzazu Loidi Garitanok izango du, Almen bertso-eskolaren izenean. 50 urte bete dira aurten haurren lehen bertso-eskola sortu zenetik, Leintz bailaran, Almen ikastolaren baitan.

 

Local

Donostia Arena – Illunbeko Zezen Plaza
Miramon Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España