Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Gipuzkoaren izena eta izana milurtekoaren harira (1025-2025)»

marzo 5

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloaren barruan:

Gipuzkoaren izena eta izana milurtekoaren harira (1025-2025)

1025 eta 2025 urteen artean mila urteko historia aberatsa izan du Gipuzkoak eta antolatu eta bizitzeko moduak aldatu diren bezala, lurraldea eta erakundeak ulertzeko moduak ere eraldatu egin dira. Hitzaldiak Gipuzkoaren jatorria eta nortasuna jorratuko ditu, mendeetan zehar izan diren ikuspegi aldaketei errepasoa egin eta zenbait hausnarketa plazaratuz.

Iosu Etxezarraga Ortuondo (Donostia, 1981) Historian doktorea da (2017, Euskal Herriko Unibertsitatea). Lizentziatu titulua eskuratu zuenetik (Deustuko Unibertsitatea, Donostia, 2003) profesionalki arkeologiaren eta dokumentazio historikoaren ikerketa, kudeaketa eta zabalkundearen arloak jorratu ditu. Bere ikerketa ildo nagusiak Elizaren historia eta burdingintzaren hastapenak izan dituen arren, orokorrean Gipuzkoako eta Euskal Herriko historiaren inguruan askotariko lanak egin ditu.

Partaideak: Iosu Etxezarraga Ortuondo; Elena Torregaray Pagola.

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España