Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Girgileri anderea» liburuaren aurkezpena

junio 25

Girgileri anderea liburuaren aurkezpena, Maialen Hegi-Luku idazlearekin.

Laburpena:

Eleberri honen hasieran mintzo dena Munia da. Deusek ez du ahultzen, beldurtzen, etsiarazten. Munia horrelakoa da. Tarteka, bazterren eta batez ere bere buruaren harrotzeko, munduaren itzulipurdikatzeko gutiziak atxikitzen du. Ez du atzera begiratzeko xederik, ez eta bere gaitasun handiez dudatzeko arrazoirik. Alta bada, askotan indarra ihesi doakio, oldarrak lehertzen du, gogo-indarrak errausten zaizkio, hobekien ezagutzen duten ezagunak lekuko. Bizia lokarri ulergarririk gabeko bi egoera errepikakorren arteko etengabeko harat-honat kudea ezina bilakatzen zaio. Bere bizia girgileria bat da ote?

Local

Bixentainean
Saint-Etienne-de-Baïgorry, 567 Francia