Glad is the Day jaialdiak musika aniztasuna ospatuko du Cristina Enea parkean, jatorri ezberdineko talde eta artistez beteko dena.
Agertoki Nagusitik igaroko diren bandak 7 dira eta eskaintza koloretsua bezain jostagarria osatuko dute. Banda horiez gain, hip-hopari eta soinu urbanoei lotutako 8 emanaldik dantzan jarriko dute Hondamen Sonikoa. Gaua iristean eta asteburua luzatu nahi dutenentzat, Le Bukowski eta Dabadaban DJ gehiago egongo dira abesti onenak aukeratzen.