Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«GO!AZEN 11.0» musikala (Barakaldo)

mayo 11

Beste udaberri batez, Go! azen-eko protagonistek Pausokak ekoiztutako musika lan honekin bisitatuko gaituzte.

Aldaketak Basakabin! Maitane udalekuko zuzendari berria izendatu dute, eta aurten gainera, omenaldi berezi bat ospatuko da Basakabin. Hori antolatzeko, Leire izendatu dute arduradun, eta honek argi dauka bere alaba Izarrek abestu behar duela galan… Baina Maitane ez dago erabat ados erabakiarekin, eta ikasle denek aukera eduki beharko luketela uste du. Nork abestuko du azkenean?

Bitartean, Garazik lana dauka Alaia izeneko neska lagundu nahian, batez ere, Aner Basakabiko lorezain berria dela jakin duenetik.

Maitasun, gorroto eta festa abestiak entzungo ditugu aurten ere Go!azen 11 ospatzeko.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: Xabi Zabaleta
  • Zuzendaria: Itziar Gomez
  • Zuzendari musikala: Leire Berasaluze
  • Aktoreak: Nerea Elizalde, Mikele Arizkorreta, Xabier Elizalde, Kimetz Etxabe, Ander Ayerza, Garazi Urkola, Irati Marin, Adriana Sanchez, Julen Taboada
  • Argiztapena: Mario Lopez Fernandez
  • Koreografia: Bamboo Dance School
  • Kartelaren diseinua: Belen Ibarrola
  • Talde teknikoa: STAR LAN – Txerran Azaola – Asier Yurrebaso – Jon Martinez
  • Banatzailea: GLU GLU
  • Ekoizpen exekutiboa: Itziar Zeberio
  • Ekoizpena: PAUSOKA

Local

Barakaldo Antzokia
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo, Bizkaia 013 España