
Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du.
Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin.
Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte, eta dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!
Oharra: Eszena batzuetan argi kliskatzaileak edo formadunak erabiltzen dira (argi estroboskopikoak, patroi errepikakorrak edo distira aldaketa azkarrak), ikusle fotosentikorrei eragin diezaieketenak.
Adina: + 6 urte.
Zuzendaria: Itziar Gomez
Egilea: Xabi Zabaleta
Zuzendari musikala: Jokin Pinacho
Argiztapena: Mario López Fernández
Aktoreak: Garazi Urkola, Irati Marin, Adriana Sanchez, Ander Ayerza, Ainhoa Tabuyo, Jon Alonso, Nerea Elizalde, Leire Nuñez, Josu Iriarte
Ekoizpena: Pausoka