Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Gospel gaietan espezializatutako «Goiko Gela» taldearen kontzertua hartuko du abenduaren 20an, ostirala. Emanaldia arratsaldeko 19:00tan hasiko da eta bertaratu nahi dutenek sarrerak eskuratu ahal izango dituzte Bilbao Kulturaren webgunearen bidez, 5 euroren truke. Halaber, kontzertua streaming bidez ere emango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTube kanalaren bidez.
“Goiko Gela» taldea 2020an sortu zen eta Jon Imanol Etxabe, Julen Morgado, Santi Romano eta Olatz Otxoaren ahotsek osatzen dute, Iñaki Miguel pianistaren zuzendaritzapean. Gospelaren hedapenari eskainita, ingelesezko abestiak eta gospel konposizio ezagunenetako batzuen euskararako egokitzapenak uztartzen dituen errepertorioa dute. Bere emanaldian genero musikal honetan zehar ibilbide bat eskainiko du, hegoaldeko gospel klasikoetan zentratuz (southern gospel)
Aurreko urteetan bezala, kontzertu honek amaiera emango die gune honek eskaintzen dituen urteko jarduerei. Gabonetako etenaldiaren ondoren programazioak ohiko erritmoari helduko dio proposamen berriekin
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.