Golpe en la pequeña China (Big Trouble in Little China, 1986). AEB
San Frantziskoko txinatar auzoan, Jack Burton kamioilariak dirutza irabazten dio jokoan Wang Chiri. Honek konbentzitu egiten du, dirua kobratu aurretik, aireportura eramateko bere emaztegai Miao Yin jasotzera. 80ko hamarkadako abenturako zinemaren klasiko baten hasiera, John Carpenterrek zuzendua.
Jóvenes ocultos (The Lost Boys, 1987). AEB
Gurasoak dibortziatu ondoren, Michael eta bere anaia txikia, Sam, kostaldeko Santa Carla (Kalifornia) hirira joaten dira amarekin, bertan bizitza berri bat hasi nahian. Han, Michaelek banpiro gazte talde bat ezagutuko du, David karismatiko eta arriskutsua buru duena.