Ospakizun oso berezi batek Arriaga Antzokira eramango du, berriz, Gontzal Mendibil.
Kontzertu honetan, abeslari arratiarrak 50 urteko ibilbidean sortutako abestiak entzuteko aukera izango da, dagoeneko herri-ondarearen barruan dauden abestiak: Bagare, Laster, Kapitalismoak, Herria maitatzeko, Ez bedi galdu euskera, Memorian, Merezi ote, Ama Gorbeia… eta berriago beste batzuk. Gainera, gogoratu behar da, mende erdi honetan hainbat musikal sortu eta ekoitzi dituela Gontzal Mendibilek: Iparragirre, Olentzaro, Gandiaga, Arrupe, Gau Magikoa, Hazia…
Gorbeiako haizeak musika onez jantzitako abestiak eramango ditu Bilbora, Easo Abesbatzaren eta musikari handien parte-hartzearekin.
Fitxa artistikoa: