
Erabat “errege kirolari”, futbolari, eskainitako ikuskizuna.
Mugak eta kulturak gainditzen dituen fenomenoa, motor sozial, ekonomiko eta politiko indartsu bihurtu dena, eta zalantzarik gabe, mundu osoan grina eta diru gehien mugitzen dituen kirola da. Aldi berean, polemika gehien sortzen dituena ere bai, eta jatorri, adin edo sinesmen ezberdinetako pertsonak batu—edo banatu—ditzakeena. Nola ez eskaini honi komedia-ikuskizun bat?
GOOL saioan, Yllanak satira zorrotz bati ekiten dio unibertso apasionatu eta kontraesankor honen inguruan. Ikuskizun bisuala, zorrotza eta zoroa, barrez lehertaraziko duena, izan ere, funtsean, GOOL gu guztion inguruan ari da. Eta eraikitzen dugun munduaz… baloi bati jarraituz.