Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gora-Gora Fest 2025: «ENPERADOREAREN KONDAIRA»

diciembre 6

2025eko Gora-Gora Fest jaialdiaren barne.

Kondairak dio Antzinako Txinan, Kristo aurreko II. mendearen bukaeran, Wu-Ti enperadoreari Wang izeneko maitalea kendu ziola heriotzak. Enperadoreak asko maite zuen, eta tristurarik handienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen, eta, egunero, bere malko bat lurrera erortzen zen. Gauak eta egunak igarotzen ziren, eta ez inork eta ez ezerk ez zuten enperadorea pozten. Egun batean, gortean erabaki zuten Wu-Ti enperadoreari poztasuna itzultzea. Horrela jaio zen Itzal Antzerkia. Itzalek, kondairen bidez, maitatutako pertsonak bizitzara bueltatzeko ahalmena dute.

Fitxa artistikoa:

  • Gidoia: Judith Poves
  • Zuzendaria: Judith Poves
  • Antzezleak: Judith Poves, Iker Etxarri
  • Atrezzoak: Iker Etxarri
  • Dekoratuak: Patata Tropikala Antzerki Laborategia
  • Jantziak: Judith Poves
  • Musikak: Iker Etxarri
  • Argiaren diseinua: Iker Etxarri
  • Publikoa: 2-12 urte bitarteko haurrentzat egokia
  • Iraupena: 50 minutu

Local

Zaraitzuko Etxea
Ezcároz/Ezkaroze, Navarra 093 España