Errauskine ipuin klasikoaren bertsio musikal dibertigarri eta arduratsua da hau. Oraingo honetan, Errauskinek badaki planeta garbitzen lagundu behar duela, salbatzeko. Amaordearen berekoikeriarekin amaitu beharko du, munduko maitagarri zoroenari laguntzen utzi, sagu adiskideak salbatu, bere eskubideen alde borrokatu eta hainbeste barre egin, hainbeste, non printzeak bere algarengatik errekonozitzen baitu. Algara hauek inola ere ez dira kristala bezain hauskorrak.