Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gorka Urbizu (Donostia / azaroak 13-16)

noviembre 13 - noviembre 16

Gorka Urbizuk lau kontzertu eskainiko ditu antzokian, eta modu horretan emango dio amaiera Tour Bat bira arrakastatsuari.

Lekunberriko musikariak mundu guztia harritu zuen ezustean Hasiera bat bakarkako lana kaleratuta (Only In Dreams, 2024). Disko honekin lau urteko isilunea apurtu eta harrera beroa jaso du hala entzulegoaren nola kritikaren partetik. Izan ere, Berri Txarrak-en agurreko kontzertu sonatu horietatik (Nafarroa Arena, 2019), fokuetatik aldenduta egon da egilea, bilaketa prozesu batean erabat murgilduta.

Prentsa musikalean urteko lanik onenen zerrendetan agertu da Hasiera bat eta, besteak beste, Musika Independentearen Sarietan (Premios MIN) Euskarazko Diskorik Onenaren Saria erdietsi eta Musika Bulegoa Saria ere jaso du.

Gorka Urbizu (ahotsa, gitarra), Amaia Miranda (gitarra, ahotsa), Fernando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria), Felix Buff (bateria, ahotsa)

Local

Usurbe Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia)
Bideluze Plaza
Beasain, Gipuzkoa 019 España