Gorlizko 2025eko inauteriak otsailaren 28tik martxoaren 1era bitartean ospatuko dira.
Hainbat jarduera egongo dira publiko guztientzako, hala nola musika, zezen mekanikoa, lehiaketak…
Aurtengo gaia, kolore gorria izango da.
Mozorro lehiaketa, Gorlizko inauterietako hitzordurik garrantzitsuenetako bat da. Aurten, lehiaketa martxoaren 1ean izango da, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Parte hartzeko interesa dutenek oinarrietan kontsultatu dezakete informazio guztia.