Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Gorpuztu»

octubre 19

Gorpuztu dantza garaikideko pieza bat da. Piezaren jatorria erlijio ezberdinetako momentu zehatzetan egiten diren gorputz erabileren azterketa da.
 
Gorputza zati ezberdinetan banatuz: eskuak, bizkarrezurra eta hankak; eta umiltzeak, otoitzak eta mudrak bezalako ekintza fisiko ezberdinak hartuz… penitentzia, maitasuna, apaltasuna bezalako kontzeptuak aztertuz, besteak beste, Eva Guerrerok eta Garazi López de Armentiak gorputzetik hasten den ikerketa habian jartzen dute. Horrela, material oso teknikoa proposatzen dute, hauek pisu handia daukaten gauzetatik datorren material fisiko bezala ulertuz. Betiere, emoziotik edo sinestearen ber-interpretaziotik lan egin gabe. Hau da, ez da ekintzek beraiek daukaten pisutik lanik egiten saiatzen. Izan ere, frogak egiterako orduan, errepikatzerako orduan eta eraldaketak egiterako orduan, ekintza emozio bilakatzen da.
 
Gorpuztuk ez du erlijio edo kontzeptu erlijiosoez hitz egiten, baizik eta gizakiaren historian atzerakariak diren gaietaz.
 
Fitxa artistikoa:
  • Egilea: Eva Guerrero
  • Dantzariak: Garazi Lopez de Armentia, Yolanda Bustillo, Carla Sevilla, Nerea Alberdi eta Cristina Samaniego
  • Koreografia: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Zuzendaritza eszenikoa: Eva Guerrero
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Azpigeneroa: Dantza garaikidea, musika zuzenean

Local

Autorioa
Alegría-Dulantzi, Álava 001 España